Kamioi trailer batek istripua izan zuen atzo arratsaldean, Zikuñaga auzora sarbidea ematen duen errotondan. Ertzaintzak Kronikari jakinarazi zionez, istripua 17:45etan izan zen; trailerra irauli egin zen eta enbor karga galdu egin zuen. Gidaria anbulantzian atenditu eta Donostiako Ospitalera eraman zuten.
Istripuaren eraginez hainbat kalte izan ziren inguruan: farola bat esaterako, erori egin zen. Enborrak bildu eta kamioia erretiratu bitartean, Ertzaintzak desbideratu egin zuen Karabeletik Zikuñagarako trafikoa. Istripu gunea garbituta etorriko zen trafikoa bere onera.