2013an eman zuen aurreneko aldiz Felix Ugarte espeleologia elkarteak Iturmendiko kobazuloa bisitatzeko aukera. Hernaniko kobazulorik luzeena da, eta ordutik ia urtero izan da bisita gidatua. Igandean izan zuten hernaniarrek aurtengo bisita egiteko aukera. Txikia izaki, txandaka sartzeko aukera izan zuten heritarrek, eta barruan Jon Zigandak eman zituen azalpenak.
Hiru xaguxar azaltzea, seinale ona
100 urtez txanpinoi industriarako erabilitako kobazuloa izan da Iturmendikoa, eta Felix Ugarteko kideek garbitu zuten orain hiru urte. Oso humanizatua zegoela azaldu zuten orduan, eta hori da itxita mantentzaren arrazoia. Aurten ordea, iganderako argiak jartzen ari zirela, hiru xaguxar ikusi zituzten, eta hori oso seinale ona dela azpimarratu zuten; pixkanaka egoera hobetzen ari denaren seinale.
Liburuxka, urte bukaerarako
Bestalde, urte bukaerarako liburuxka bat ateratzeko asmoa daukatela ere azaldu zuten elkarteko kideek. Udalaren dirulaguntza jaso dute, eta liburuan kobazuloaren inguruko informazio guztia bildu dute.