Aurtengo argazki irabazleek ostegunean jasoko dute saria

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 5a, 02:00

Hernaniko Argazki Forumak antolatuta, Argazki Rallyaren XVgarren edizioa izan da jokoan aurten. Parte hartzaileek irailaren 18an atera zituzten argazkiak, eta hiru eguneko epea izan zuten argazkiak entregatzeko.

Zazpi sari banatuko dituzte aurten, helduen eta haurren kategoriakoak.

Erakusketan, argazkiak
Lehiaketan parte hartu duten argazkiak ikusgai daude iraila bukaeratik; antolatzaileek azal­­­du dutenez, partehartzaile ba­koitzaren argazki bat jarri dute ikusgai. Ostegunera arte egongo dira, Biteri kultur etxean.

Zazpi sari
Lehiaketaren saribanaketa os­te­gunarekin egingo dute aurten; 19:00etan, Biterin. Ekital­dian Rallyan parte hartu duten argazki guztiak jarriko dituzte.
Irabazleei dagokienean, epai­­mahaia Foto Forumeko hi­ru kidek osatu dute, eta guztira zazpi sari banatuko dituzte. Helduen mailan lau sari emango dira: Bilduma onena, Biga­rren bilduma onena, Her­na­niar batek egindako bilduma one­na eta Rallyko argazki one­na. Haurren mailan eman­go dira beste hiru sa­riak: Bilduma onena, Argazki bitxiena eta Argazki atseginena. Gogoratu dute, saritutako argazkiak anto­latzaileen esku geratuko direla eta hauek argitaratzeko eskubidea izango dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!