Urteberriko Saria izeneko loteria salgai, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 5a, 02:00

Gure Esku Dagok loteria ja­rriko du salgai: Urbeterriko Saria izena izango du. Azaldu dutenez, helburua ez da soilik izango herri ekimenaren jar­duera finantziatzea, «Euskal He­rrian erabakitzeko eskubi­de­a­ren aldeko aldarria indar­tzea ere bada asmoa».

Sari nagusia: 30.000 euro
Loteriako txartel bakoitza 5 euroan salduko dute, eta sari nagusi bat izango da: irabazleak 30.000 euro jasoko ditu. Hala ere, hori ez da sari bakarra izango: 1.000 euroko beste hamar sari ere banatuko dira. Zozketa urtarrilaren 16an egingo dute, notario aurrean.

Txartelak salgai, bihartik
Hernaniko Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, bihartik au­rrera hasiko dira loteria saltzen. Plaza Berrin jarriko dute postua eta 18:00etatik 20:00etara egon­go dira bertan. Azaldu dutenez hurrengo egun eta asteetan Hernaniko hainbat saltoki eta tar­bernetan ere aukeran izango dira txartelak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!