Lizeagako auzotarrak parte hartze prozesu berri batean daude murgilduta: Lizeaga 3.0. Auzoaren hobekuntzarako ekintza lerroak finkatzea da parte hartze prozesuaren helburu nagusia: auzoaren etorkizuna zehaztuko duen plangintza bat egin nahi da, epe luzera, auzoaren hobekuntzarako proposamen orokorrak definituko dituena. Prozesua Udalak sustatu du; izan ere, auzotarrek Gibelalde elkartearen bitartez eskatu zuten. RB3 Hiru Berrikuntza Integratua enpresa gipuzkoarra da prozesua aurrera eramaten ari dena; aditua da hiri berrantolaketa proiektuetan eta honi lotutako gizarte elkarrizketa prozesuetan.
Bigarren fasea, hasi berri dena
Proiektuak bi fase ditu. Aurrenekoan auzoarekin lotutako dokumentazioa aztertu zuten eragile tekniko, politiko eta sozial ezberdinekin. Orain bigarren fasean murgilduta daude, parte hartzailea izaten ari dena. Aurreneko fasean lortutako emaitza ari da izaten prozesu honetako abiapuntua. Auzoan zehar zabaldu dute informazioa eta Udaleko webgunean publikatu da txostena. Herritarrekin, beraien ekarpenekin, aurretik egindako diagnostiko hori aberastu nahi da.
Bilera gaur
Auzoko jaiekin batera, larunbatean elkartu ziren bileran. Eta segida gaur emango diote: 19:00etan, Urumeako musika gelan.