Garaipen batekin hasi dute denboraldia, neskek

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 5a, 02:00

Larunbatean ekin zion au­rre­­neko faseari, lau taldeko ligax­kari, Mundarroko neska se­nio­rren taldeak. Eta modurik one­nean hasi zuen denboraldia, gainera: 57-41 irabazi zuen, Cafes Aitona-Askatuak B tal­de­­aren kontra, eta lider dago, Gipuzkoako lehenengo maila­ko hirugarren multzoan. Biga­rren zita, Errenteriako Don Boscon izango dute astigar­ta­rrek, Oiarsoren kontra; dato­rren asteko larunbatean.
Mutilen bi talde seniorrek, berriz, ezin izan zuten erre­pi­katu, aurreneko jardunaldiko garaipena: Donosti Dolphinsen etxean galdu zuten lehenengo mailakoek (68-43), eta Viento Surren kantxan bigarren mai­lako taldeak (42-39).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!