San Fermin Txikiton herriko txistulariak, hirugarrenez

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 5a, 02:00

Aurten ere, San Fermin Txikito jaietan izan ziren Astigarragako Txistulariak, aurreko asteburuan. Iruñeako Alde Zaharreko Erraldoien konpartsak gonbidatuta joaten dira urtero herriko musikariak, 2013tik. Bertako jai giroaz, musikaz eta solaskideez gozatzeaz gain, Aira erraldoia beraien txistuen eta danbolinen doinuen laguntzarekin dantzaraztea izaten da txistulariek eginbeharretako bat, eta ederki lortu zuten!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!