San Markorekin hitzarmena sinatzea onartu du plenoak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 5a, 02:00

Sinatu egingo dute lankide­tza hitzarmena, Astigarra­ga­ko Uda­­lak eta San Marko Man­komunitateak, hondakinen bil­keta sistemaren inguruan. Hala erabaki zuen plenoak, la­runbatean, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin. EH Bilduk kontra bozkatu zuen: «onartu egingo dugu edukiontzi bidez­ko sistema ezartzea, herria­ren erabakia delako. Baina gau­zak egiteko modua ez zai­gu egokia iruditzen», kexatu zen Andoni Gartzia, EH Bildu­ren bozeramailea.
Aho batez onartu zena izan zen, Txalaka-Oialumeko lehe­nengo partzelako Xeheta­sun Azterlana. Eta galderen puntu­an, Gartziak eskatu zu­en ple­noen maiztasuna hila­betean behin izatera aldatzea, «ezo­hi­ko gehiago egiten dire­la­ko ohi­koak baino»; eta kri­tika­tu zuen, azkenean Mugi­kor­tasun Astean ekintzarik ez antolatu izana.
Kronikak larunbateko edi­zioan argitaratuko du, ple­no­a­ri buruzko informazio zaba­lagoa eta osatuagoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!