Mundarrok aukera garbiak bai, baina golik ez Zarkumendegin

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 5a, 02:00

Aurreko asteburuan bezala, golik gabe bukatu zuen parti­dua Mundarrok; ez sartu eta ez jaso. Berdinketa lortu zuen Dunboaren kontra (0-0), Zar­ku­mendegin, azken minutuetan irundarren porteria setiatu ondoren, hiru puntuen bila.
Moreek ondo ekin zioten partiduari, baina Dunboak hartu zuen kontrola gero; gol aukera garbirik gabe, hori bai. Bereziki, hegaletako jokala­ri­ek eman zituzten arazoak, Mun­darroko zentralen bizkarra hartuta, astigartarrak ezinean aritu zirelako presioa egiten.

Bigarren zatian, Mundarro jaun eta jabe
Bestelakoa izan zen bigarren zatia. Jaun eta jabe izan zen Mundarro hasieratik, nahi zuen erritmoa jarrita, eta gol aukera garbiak sortu zituzten. Gola egiten, ordea, ez zuten asmatu; hein batean, irunda­rren atezainak partidu bikaina egin zuelako. Sustorik ere izan zuten astigartarrek, Dunboak zutoinera bidali baitzuen jaur­tiketa bat. Baina azkeneko mi­nu­tuetan, Mundarro uneoro aritu zen erasoan. Merezitako saririk ez zuen lortu, ordea.
Partiduko onena izan zen, ikustea Munda­rro­ren jokoak hobera egin duela, atearen au­rrean ez asmatu arren. Ho­rretan saiatuko dira datorren ostiralean, 12:00etan Trintxer­pen, hiru puntuak ekartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!