Astebetez euskera hutsez bizitzeko erronka, erabilera haunditzeko Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 5a, 02:00

Euskeraren Egunaren buel­tan, astebeteko egitasmoa ja­rri du martxan Astiga­rra­gako He­rri Eskolako Guraso Elkarteak: 100 ta 100... 200 ordu euskaraz. Asmoa da, hain justu, aste­betez euskera hutsez bizitzea, bakoitzak bere esperientzia pertsonala izatea. Aste hori, azaroaren 26tik abenduaren 3ra bitartekoa izango da.
Horrekin lortu nahi dute, «Astigarragako euskaldunek esperientzia pertsonal bat bi­zi­tzea, konturatzeko uste baino egoera gehiagotan erabili dai­te­keela euskera; eta Astiga­rra­gan euskeraren erabilera haun­ditzea», azaldu dute.

Parte hartzeko, bi modu
Hiztunak izango dira prota­go­nista, baina bi par­tai­detza mota bereiziko dituzte: euske­raz biziko direnak edo hiztu­nak (aho baten irudia era­mango dute txapa batean); eta hizkideak, hiztunei euskeraz bizitzen la­gunduko dietenak, hizkuntzaz aldatzeko ez eska­tuz, euskeraz egiteko eskatuz nahiz eta berak erderaz egin... (belarri baten irudia eraman­go dute txapan).
Urriaren 28ra arte daukate ize­na emateko aukera astiga­rra­ganeuskaraz@gmail.com emai­lera idatzi, edo fitxa bete anto­latzaileen egoitzetan. Ber­tan zehaztu behar da, hiztun edo hizkide izango den.

Tailerra, azaroaren 12an
Eta zehaztu beharko da, baita ere, azaroaren 12ko tailerrean parte hartu nahi den. Euske­raz bizitzeko estrategiak lan­tze­ko tailerra izango da, 09:30etatik 13:30etara, hiztunentzat. Gero, argazki erraldoi bat egingo du­te prentsaurrean, egitasmoa azalduz eta he­rri­tarrak parte hartzera gon­bi­datuz.
Azaroaren 26an, ekitaldi batekin emango diote hasiera egitasmoari. Eta abenduaren 3an emango zaio bukaera eus­kera hutsez bizitzeko asteari, herritarren esperien­tziak bil­tzeko tartea eginez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!