Mahai futbol txapelketan, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 4a, 02:00

Gaueko denda komikiengatik ezaguna bada ere, mahai jolasak ere sal­tzen dituzte bertan. Hori horrela, aurreneko mahai futbol txapelketa antolatzea erabaki dute, Street­so­ccer jokoan oinarritua. Futbol partidu bat imitatzen duen jokoa da, erraza. Partidu ba­koi­tzak 20-25 minutu irauten ditu. Aza­ldu dutenez, txapelketa aza­roan zehar jokatuko da Gauekon bertan; li­ga modukoa izango da, eta irabazleak 50 eurotan baloratutako saria jasoko du.
Parte hartu nahi duenak aurrez eman behar du izena, horretarako: 943 57 78 90, gauekomik@gmail.com edo Gaueko dendatik pasa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!