Logotipo berria, modernitatea eta profesionaltasuna oinarri dituena

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 4a, 02:00

Hogeita hiru urteren ostean, Berriak, Hernaniko merkatari eta ostalarien elkarteak, logotipo berria du. Aldaketarekin mo­dernita­tearen eta profesionaltasunaren aldeko apustua egin dutela azaldu dute: «marka fuerteago bat sortzea lortu da, ezagutu egiten dena, garai berrietara egokitua dagoena». Logotipo berriak erakusten du enpresarien eta lanaren arteko lotura: «inguru konkretu bat du oinarri: Hernani; eta tendentzia eta merkatuaren azken beharrei dago egokitua». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!