Xabier Zabalak entrenatuko du Hernaniko trainerua

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 4a, 02:00

Emakume traineruan aurrera pausua eman nahi du Hernaniko Arraun Elkarteak, eta Kronikara bidalitako oharrean azaldu dutenez, entrenatzaile berria  jartzea erabaki dute: Xabier Zabala (Loiola, 1974). Klubean aski ezaguna da Zabala, bertako kide baita 2006tik. Zabalak entrenatuko du trainerua 2016-2017 denboraldian: «adostasunera iritsi ostean, ilusioz beteta daude klubeko arduradunak eta entrenatzailea bera. Aurrera begira, lanean hasiak dira»

«Lanerako gogo haundiz nago»
Zabalak adierazi duenez, etxera itzuli da: «etxera itzul­tzea bezala izan da. Berriz ere ilusio haundia dut, eta lanerako gogo haundiz nago». En­trenamen­duak azaroan hasiko ditu taldeak, eta negutik indartsu entrenatzen hasteko asmoa du en­tre­natzaile be­rriak: «kontentu nago joan den urteko blokea mantenduko delako. Hamabost neska inguruko taldea dugu eta lanean ari gara beste bizpahiru ekar–tzeko».
Maialen traineruak bi denboraldi daramazki uretan: Gipuzkoako Traineru Liga seigarren egin du bietan; Gipuz­koa­ko txapelketan ere hartu du parte; eta aurten Kontxako Banderarako sailkatzea lortu du, zortzi trainerurentzat le­kua ireki den urtean.

Eskerrak Etxarte eta Koteliri
Bi denboraldi hauetan Juanjo Etxarte izan da entrenatzailea eta Jose Luis Perez Koteli Tolosarra izan du Lagun. Klubetik eskerrak eman nahi dizkiete biei. 

 

IBILBIDE OPAROA

Xabier Zabala Ur-Kirolaken hasi zen arraunean, kadetea zela. Bertan osatu zuen bere arraun ibilbideko tarterik luzeena, aulki mugikorrean eta tostako arraunean, Koruko Ama traineruan.

Entrenatzaile lanetan ere aritu zen Urkin, eta 28 urte zituela utzi zuen. Urkik trainerua ateratzeko kuadrilla osatzerik lortu ez zuen bi denboraldietan, Zumaian aritu zen arraunean; eta, 2006an, Hernanin sartu zen buru-belarri lanean. Gizonezkoen traineruko entrenatzailea eta arraunlaria izan zen lehenengo bi urteetan. 2008an, ordea, hainbat lagunen artean, klubean filosofia aldaketa bat

egitea erabaki zuten, eta harrobia lantzeari ekin zioten, trainerua alde batera utzita. Horrela, Zabalak beste klub batzuetan arraunean jarraitu zuen bitartean, beheko mailetan entrenatzaile lanetan aritu zen Hernanin, 2015 arte. Donostiarran egin zituen bere azken bi denboraldiak arraunean, eta, ondoren, bertako entrenatzailea izatera igaro zen, gizonezkoen KAE-1 ligako trainerua gidatuz.

Hirugarren denboraldian, 2015ean, hiru bandera lortu zituen hiriko Torrekua traineruarekin, Donostiarraren historiako lehenak. Iaz, negu osoko lana egin bazuen ere, liga hasterako postutik kendu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!