Hernani Erabaki prozesua hirugarren fasean da atzotik. Proposamenak lehenesteko hiru saio antolatu dituzte, eta gaur izango da bigarrena. Ingurumena, hondakinak, mugikortasuna eta irisgarritasuna landuko dituzte, Udaleko areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan hasita. Azkeneko saioa berriz bihar izango da, 18:00etan, Gabriel Zelaian: kultura, ondarea, turismoa, euskera, kirola eta hezkuntzaren inguruko proposamenak izango dituzte aztergai.
Hernani Erabaki prozesuaren aurreneko fasean 666 proposamen jaso ziren, inoiz baino gehiago. Udal teknikariek aztertu eta baloratu dituzte proposamen horiek, eta orain herritarren txanda da berriz ere; iritsi da garrantziaren arabera lehenetsi eta sailkatzeko garaia.