Inoiz pentsatu duzu odola ematea?

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 4a, 02:00

Hernanik behin baino ge­hia­gotan erakutsi du herri soli­darioa dela. Odol emaileen kasuan esaterako, dozenaka dira, hilero-hilero, odola ema­tera gerturatzen direnak. Eta horien artean, izaten dira emaile berriak, askotan pentsatu eta az­ke­nean pausua ematera ani­matzen diren horiek. Odol emai­leen elkar­tetik dagoen beha­rra azpima­rratu nahi izan du­te behin eta berriz. Hilabeteko aurreneko asteartean izaten da odola emateko aukera Her­nanin, betiko ordutegian: 18:30­­etatik 20:30era. Organo donante egiteko aukera ere izaten da. Odola eman ostean, emaileek jate­koa eta edatekoa izaten dute aukeran; elkar­te­tik eskerrak eman nahi diz­kiete bereziki Vinicola Gui­puzcoan­a­ri, ardoa emateag­atik.

Intsinia eta diplomen banaketa, urriaren 23an
Bestalde, Gipuzkoako Odol Emai­leen elkarteak eskerrak eman nahi izaten dizkie odola behin baino gehiagotan ematen dutenei; zehazki, 25, 40, 50 edo 75 donazio baino ge­hiago egin dituztenei. Urtero bazkaria antolatzen dute, eta bertan banatzen dituzte in­tsinia eta diplomak; aurten 20 hernaniarrek jasoko dute merezitako erreko­nozimen­dua. Hitzordua urriaren 23an jarri dute Urnietako Oianume sagardotegian, eguerdiko 13:15etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!