Asteburuan egin da Hernanin, Albokarien XXIII. Topaketa. Ostiralean hasi zen, Alan Griffin, jatorri irlandarreko hernaniarrak hainbat lagunekin emandako kontzertuarekin, eta larunbatean, Halfway to Hell-Albokarako 333 doinu liburua aurkeztu zuen. Euskal tradizioko kantuez gain, albokarekin jo daitezken piezekin osatu du liburua, beste herri batzuetako folkloreetan ere oinarrituta. Seguru horietako dezente joko dituztela datorren urtean, herrian barrena ibili ziren Euskal Herriko txoko guztietako albokariek.