Garaipenaren falta, bonusak goxatua

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 3a, 02:00

Hirugarrenenean ere ez; denboraldi hasiera gogorra egiten ari zaio Hernaniri, eta ez du garaipenik lortu orain arte.
Atzo Urbietako zelaian jokatu zuten hernaniarrek, Gernikaren kontra, eta ondo hasi baziren ere, atzetik ibili ziren, Gernika ezin harrapatu, partidua bukatu arte; 14-11. Hori bai, defentsa bonusarekin etxeratu ziren, gutxienez.

Ezinean
Zigor kolpe bati esker, hiru pun­tu aurretik jarri zen Her­nani, partidua hasi eta bost minutura. Baina gutxi iraun zion aldeko zorteak.
Hamabosgarren minutuan Gernikak berdindu egin zuen, 3 eta 3, beste zigor kolpe batekin, eta handik zortzi mi­nutura entsegua egin zuen. Hernanik ez zuen lortu handik aurrera aurkaria harrapatzea, nahiz eta Elosegik beste hiru puntu lortu, zigor kolpearekin.
Atsedenaldiaren aurretik beste bi zigor kolpe egin zituen Gernikak; 14-6.
Bueltakoan entsaioa egin zuen Igor Etxeberriak, 51ga­rren minutuan. Baina ez zen nahikoa izan, garaipena lor­tzeko. 14 eta 11, gutxienez defentsa bonusa lortuta bueltatu zen Hernani, etxera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!