Hernaniko Arraun Elkartea logo berri baten bila dabil, eta horregatik, lehiaketa jarri du martxan; azaroaren 28ra arte bidali daitezke proposamenak, hernani-arrauna@gmail.com helbidera.
Klubaren irudi berria
Logo berria klubak jarraitzaile, bazkide eta kide guztiekin izaten dituen harremanetan erabiltzeko izango da, eta interneten edota klubaren arropa eta materialetan txertatzeko. Dena den, ez dute logo zaharra alde batera utziko.
Edozein euskarri artistiko erabili daiteke logoak egiteko, baina koloretan eta zuri-beltzean aurkeztu behar dira, programa bektorial batean eginda, eta 300ppp-ko gutxieneko erresoluzioan. Irabazlea nor den abenduaren 5ean jakinaraziko dute; 150 euro irabaziko ditu, eta parte-hartzaileen artean zozketak egingo dira.
Kamiseta, Aizpiolearentzat
Bestalde, jarraitzaleen artean kamiseta termikoa zozketatu du klubak: Xabat Aizpioleak irabazi du.