Dagoeneko ireki dute epea, Behobiako lasterketan parte hartuko dutenek bertara joateko autobusean izena eman ahal izateko.
Asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara, atletismo pistan eman ahal izango da izena, eta bestela, 636 466 227 telefono zenbakian.
Lasterketa azaroaren 13an izango da, eta ohi bezala, autobusa Hernaniko atletismo pistatik aterako da, goizeko 08:00ak aldera, korrikalariak irteera puntura eramateko.