Argazki kuttunen bila, egutegia osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 2a, 02:00

Bihar hasi eta urriaren 21era bitartean, Hernani Kuttuna izeneko argazki lehiaketan parte hartzeko epea irekiko du Udalak.
Helburua da aurkezten diren argazkien artean hamabi aukeratzea, datorren urteko egutegia osatzeko.

Argazki eta istorio txikiak
Argazki lehiaketako gaia da, Hernani Kuttuna. Hain zuzen, parte hartzaileei eskatzen zaie kuttunena, gustokoena duten Hernaniko txoko, ekitaldi edo gertaeraren baten argazkiak aurkezteko. Baina ez argazkiak bakarrik; argazkiarekin batera, 300 karaktereko azalpen txiki bat aurkeztu behar da, azaltzeko zergatik den hain kuttuna irudi horretan aurkeztu dena.

Gehienez, bost argazki
Edonork hartu dezake parte lehiaketan, eta argazki bat baino gehiagorekin; gehienez, bostekin. Baina ba­na­ka aurkeztu beharko dira, ba­koitza egilearen datuak di­tu­en sobre batekin, Herri­ta­rren Harrera Zerbitzuan. Lehia­ketako oinarriak bihar zintzilikatuko ditu Udalak, webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!