Txanpinoiei segika, jentilzuloan barrena

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 2a, 02:00

Urteroko ohitura bihurtzen ari da, Iturmendiko kobazulo edo jentilzuloa bisitatzea.
2013an eman zuen Felix Ugarte espeleologia elkarteak aukera, Hernaniko kobazu­lo­rik luzeena ezagu­tzekoa, eta le­hengo urtean ere, bisita errepikatu zuten. Baita aurten ere. Gaur, goizeko 11:00etan ja­rri dute zita Antziolan, Itur­mendirako aldapa hasieran; etxe urdinen ondoan.

Txanpinoiek, eragina
Felix Ugarte espeleologia el­kar­­te­ko kideek garbitu zuten ko­ba­zuloa orain hiru urte, eta Egoitz Salsamendi, EHUko iker­laria xaguxar bila aritu zen. Baina ez zuen bat ere aur­ki­tu, 100 urtez txanpinoi in­dus­triarako era­bi­li­tako ko­ba­zu­loa «oso hu­ma­nizatua» topatu baitzuen.
Horregatik, itxita egoten da ko­bazuloa, baina gaur ireki egingo dute. Txikia denez, txan­daka sartu beharko da, eta bi­tarte horretan, hamai­ke­ta­koa emango dute. Lo­ka­tza iza­ten denez, oinetako ego­­ki­ak eramatea gomendatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!