Dudarik ez dago, gaur ere festarako gogoa badaukatela oraindik, Lizeagako auzotarrek. Eta adin guztietakoek, gainera! Horrela, goizeko 11:00etan Sandiusterrin dauden adinekoak omenduko dira, eta gero, 12:00etan, buruhaundiekin kalejira, eta Kolpezblay batukadarekin poteoa egingo dira. Guztiek elkarrekin bazkalduko dute segidan, herri bazkarian, eta arratsaldean, jolasak eta musika izango dira, jaiei bukaera eman arte.
Herri kiroletan, gogotsu
Baina bukaerara arte eusteko indarrik izango ote da? Izan ere, nor baino nor aritu ziren atzo, herri kiroletan! Gaztetxoenen kemena edota beteranoenen esperientzia; ez zen argi geratu, nork irabazi zuen!
Bilera gaur ere, Lizeaga 3.0
Bestalde, Lizeaga auzoa eraberritzeko parte hartze prozesuarekin jarraituko dute gaur; 12:00etan egingo da bilera, Urumean.
GAURKO EGITARAUA
11:00 Adinekoei omenaldia Sandiusterrin.
12:00 Buruhaundiak eta herri-poteoa Kolpezblay batukadarekin.
14:30 Herri bazkaria (txartelak salgai 10 eurotan, Bodega Riojana, Aitan-Etxe, Pacheco, Lizarra eta Lizeaga tabernetan).
16:00 Burbuilak eta puxikaflexia umeentzat.
17:15 Musika Jon Urbieta DJarekin.
20:00 Jaien bukaera.
LIZEAGA 3.0
- Bilera gaur, 12:00etan Urumeako jolastokian. Panelak jarrita daude, proposamenak idazteko.
- Urriaren 5ean bilera, 19:00etan Urumeako musika gelan, Lizeaga hobetzeko proposamenak egiteko.