Atzo arratsaldean sua piztu zen Iturregi kaleko 2 zenbakian dagoen lokal batean. Udaltzaingoak Kronikari jakinarazitakoaren arabera, lokala hutsik zegoen, eta ez zen kalte haundirik izan. Suhiltzaileek berehala gerturatu eta itzali zuten sua, eta orain aztertzen ari dira, nola piztu zen jakiteko.