Euskal Jaia, agur esateko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 02:00

Udako denboraldia agurtzeko, bi festa egin ditu azken as­te­e­tan Iskibi kanpinak. Azke­ne­koa, lehengo igandean: Euskal Jaia. Giro ezinhobea eta ema­nal­di berezia izan ziren egu­ne­ko protagonistetako batzuk.

Umore Onaren emanaldia eta omenaldia
Egunari hasiera emateko, ema­­naldi berezi bat prestatu zuen Umore Ona abesbatzak. Baina ez ziren bakarrik aritu; dantzari gazteak ere elkartu zi­tzaizkien, eta abeslariek kan­ta­tutako Agurra dantzatu zuten, Joseba eta David omentzeko.

Tripa beteta, toka txapelketa
Abesbatzaren emanaldia bu­ka­tuta, taloak eta sagardoa dastatzeko aukera izan zen; Goizuetako talogileek, tartean Mañolik, mota guztietako taloak egin zituzten, gainera eta oso goxoak omen zeuden!
Behin indarrak hartuta, toka txapelketari eman zitzaion hasiera. Saio ederra egin ondoren, Ixiar eta Xabier izan ziren txapeldunak na­gusietan, eta Gartxot, gazteen artean. Festa girotzeko, trikitilarien doinu alaiak ere ez ziren falta izan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!