‘Goizian Parisen’, Hernanin ere

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 1a, 02:00

Goizeko 10:30etan jarri dute elkartzeko zita, Euskal Herri oso­ko albokariek, arkupetan.
Albokarien Hernaniko XXIII. Topaketari hasiera ema­teko kontzertua eman zuen atzo Alan Griffinek, eta gaur, txoko guztietako albo­kariak ariko dira Her­na­niko kaleak alaitzen.

Halfway to Hell liburuaren aurkezpena, hasteko
Goizeko 11:00etan albokarako 333 doinu bilduta osatu duen liburua aurkeztuko du Alan Griffinek Milagrosan. Bertan bildu du, esaterako, Goizian Parisen kantua; «Arratiako bai­laran esaten omen zen nor­bait albokari ona zela, Goizian Parisen jotzen bazuen!».
Segidan, 12:30etan albo­kariak Kaxkoan ibiliko dira, eta 13:00ean Albokaldia egingo dute; emanaldi berezia. Seguru izango dela Goizian Parisen jotzen duenik! 
Euria eginez gero, Atsegin­degin egingo da festa; bestela, Tilosetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!