Goiz Eguzkik 44garren urteurrena ospatuko du datorren astean, eta horren bueltan, hainbat ekitaldi antolatu ditu. Hasteko, astelehenean Ernesto Arensonen akordeoi kontzertua, eta jakinarazi dute ordua aldatu dutela: 18:00etan izango da. Bestalde, astelehenean, ohiko ordutegian, oroimena lantzeko ikastaroa hasiko da.