Euskeraren egunaren bueltan, laugarren urtez, Euskara Ari Du egitasmoa jarri da martxan aurten ere. Urtero ekitaldi eta jarduera desberdinak antolatzen dira, baina helburua bera izaten da beti: herrian euskera gehiago erabiltzea.
Hori lortzeko, erronka berezi bati heltzeko proposamena egin zaie aurten herritarrei, Eutsi euskarari lelopean, eta giroa bertozeko, hitzaldiak ere izango dira, astelehenean hasita.
Lau hitzaldi, astelehenetik
Guztira lau hitzaldi antolatu dira, eta aurrenekoa, astelehenean izango da, 19:00etan Biterin; Lutxo Egia idazlea eta Aitziber Gurutzeaga, Egia auzoko ordezkariak ariko dira, Bizi al daiteke Bilbon eta Donostian euskeraz? galderari erantzuteko.
Aurreneko hitzaldia etzi izango da.
Urriaren 5ean, berriz, 19:00etan Biterin baita ere, Hizkuntza ohiturak aldatu daitezke izeneko hitzaldia emango dute Pello Jauregi irakasle eta ikerlariak eta Hernaniko AEK-ko ikasleek. Eta hurrengo astean beste bi hitzaldi izango dira, 19:00etan Biterin, biak: urriaren 10ean, Euskaldunon hizkuntza eskubideak eta jokabideak. Zeren zain gaude? (Garbiñe Petriati, Behatokiko zuzendaria eta Estitxu Eizagirre, Argiako zuzendaria), eta urriaren 13an, Euskaldunok ahaldunduta al gaude euskeraz bizitzeko? (Lorea Agirre, Jakin aldizkariko zuzendaria).
Erronkan parte hartzeko aukera, zabalik
Azkenik, herritar eta elkarteei aste betez euskera hutsean bizitzen saiatzeko erronka edo indar proba proposatu zaie: Eutsi euskarari. Urriaren 17tik azaroaren 26ra arteko aste bat aukeratu behar dute parte-hartzaileek, eta izena eman, urriaren 14a baino lehen, Doberan, AEKn edo euskaraaridu@gmail.com edo euskaraariduhernanin@gmail.com helbideetan.