Polque Torneoko finala jokatu zen joan den asteburuan Labriten, eta bertan izan zen dena emateko prest Antton Apezetxea goizuetarra. Ataungo Zubizarreta izan zuen lagun, eta Anso eta Eskirozen kontra neurtuko zituzten indarrak. Final borrokatua izan zen, eta azkenean 20-22 galdu zuten. Gainerako emaitzak ere, gazi gozoak izan ziren goizuetarrentzat: Gartzaron, Goena eta Apezetxeak 5-18 galdu zuten Amundarain eta Iztuetaren kontra; Iker Salaberria eta Pedro Ruizek lortu zuten asteburuko garaipena, 22-17, alberdi eta Aizpururen kontra. Gaur, eskuz banaka, Nafarroako txapelketako partidua izanen du jokoan Umore Onako Iker Salaberriak; Ardoi taldeko Roldan izanen du aurkari, Arbizun, goizeko 11:00etan hasita. Bihar berriz, Alberiten du hitzordua Iker Salaberriak, 10:00etan. Pedro Ruizekin jokatuko du, Riol eta Berturen kontra; 10:00etan hasita.