Wifi zerbitzua doan, Santiomendin

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 1a, 02:00

Hemendik aurrera Wifi zerbitzu berria eskainiko du Udalak San–tio­mendi inguruan, zehazki, aterpetxea eta natur eskola dauden horretan. Aukera berri honekin, bertara inguratzen den edozeini Internetera sartzeko zerbitzu publikoa eskaini nahi dio Udalak. 

Zerbitzu berria, debalde
Erabiltzaileei zerbitzua debalde eskainiko zaie, baina, betiere, beraien ekipo eramangarriak eraman beharko dituzte. Horietatik, Internetera sartzeko mugarik ez dute izango, baina arau batzuk bete beharko dituzte. Arauetan zehazten da, hain zuzen: ezin izango direla jarduera ilegalak egin edo spama bidali, Udalak ez duela zerbitzu teknikorik emango edota neurriz kanpoko deskargak egiten dituzten ekipoak deskonektatu egingo dituela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!