Sagar Uzta festaren bueltan elkartu ziren Urumea bailarako herritarrak, pasa den igandean. Hainbat jarduera izan ziren egunean zehar, eta horietako bat izan zen kizki-lagun errekorra lortzea. Helburua zen ahalik eta jende gehien biltzea. Orain arte herri ezberdinetan lortu dira errekorrak, eta Goizuetak esaterako, 2011n 400 kizki-lagun elkartzea lortu zuen. Igandeko helburua zen, errokorra egin, eta orain urte batzuk hasitako bideari bukaera ematea. Eta lortu zuten: 527 kizki lagun elkartu ziren, Foru Plazan, eta tartean ziren goizuetarrak.
Bestalde, sari eder batekin ere itzuli ziren goizuetarrak etxera: herrien arteko Marmitako Lehiaketan goizuetarrek sukaldatutakoa izan zen onena, irabazlea.