Alorrenea garaile, Kizkia taldearen txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 1a, 02:00

Beste urte batez, sagardo txapelketa egin du Kizkia Taldeak irailean zehar. Aurreneko hiru asteetan kanporaketa egin ondoren,   asteazkenean egin zuten final haundia; bertan Alo­rrenea sagardotegia izendatu zuten garaile, Petri­tegi izan zen bigarren, eta Hernaniko Akarregi, hirugarren.

19 sagardotegitik, 6
Irailaren 7, 14 eta 21ean bu­rutu zuen kanporaketa fa­sea Kizkia Taldeak. Guztira 19 sagardotegik hartu zuten parte txapelketan, baina 6k besterik ez zuten finalera pasatzeko aukera izan. 
Horien artean, asteazkenean egin zuen final haundia Kizkia Taldeak bazkari eder baten bueltan, eta bert­an erabaki ziren hiru saridunak. 
Gure Izarra elkartean izan zen hori, eta horretarako, au­rre­neko aldiz, su­kal­dari baten la­gun­tza izan zuen taldeak. Aurreko ha­ma­­sei edizioetan, talde­ki­deek bera­iek sukaldatu izan dute, horregatik, bihotzez es­kertu zioten laguntza hori. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!