Besteen azalean jartzea, helburu

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 1a, 02:00

Gipuzkoako Kirol Egokitu­en Federazioaren eta Herri Eskolaren laguntzaz, Kirol Egokituaren inguruko jardunaldi berezia antolatu du Udalak asteazkenean. Herri Eskolako patioan izango da ekintza, arratsaldeko 16:30­e­­­­­ta­tik 19:30etara.

Eguneroko egoerak, gertuago
Asteazkeneko jardunaldia hel­­­­buru zehatz batekin an­tolatu du Udalak: «gure he­rr­iko umeak urritasun fisikoak edo sentsorialak di­tuz­ten pertsonek egunero bizitzen dituzten egoerei eta esperientzei hurbiltzea da». Eta horretarako, umeek jarduera eta jolas ezberdinak praktikatuko dituzte, hiru orduz.
Ekintzaren garrantzia de­la eta, Udalak ikastolako ikas­leak ekintza honetan par­te hartzera gonbidatu nahi ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!