Aurreko ostiralean egin zuten Andoainen Sagardo Lehiaketa Herrikoiaren finala, eta Hernaniko Akarregi sagardotegiari eman zioten aurreneko saria, Astigarragako Lizeaga izan zen bigarren, eta Itxas-Buru, hirugarren. Beraz, Astigarraga eta Hernanin egiten da Euskal Herriko sagardo onena, herritarren ustez.
Andoainen, finala
Antzinako usadioak jarraituz, Andoaingo Zumea Plazan egin zuten Euskal Herriko IIgarren Sagardo Txapelketako finala aurreko ostiralean, eta 220 herritarrez osatutako epaimahaiak erabaki zuen Lizeaga sagardotegira joan behar zuela bigarren sari horrek.
Baina ez zen finalean izandako Astigarragako sagardotegi bakarra. Ordizia, Azpeitia eta Zarautzeko finalerdietan 36 sagardotegik jokatu ondoren, 12 pasa ziren finalera, tartean lau astigartar: Lizeaga bera, Bereziartua, Irigoien-Herrero, eta Oiarbide.
Bereziartua, Irigoien-Herrero eta Oiarbide ere izan ziren finalean.
Txapelketa, afari ederraren bueltan
Edan bakarrik ez, jaterik ere ez zen faltatu ostiral iluntzean. Bertaratutakoek, Gipuzkoako Sagardogileen elkarteak, Basatxerrik eta Lurlanek osatutako euskal produktuen menua izan zuten.