Martxan jarriko da berriro, Hernaniko eskubaloi taldea. Bost talde eta eskubaloi eskola izango dira aurten; tartean, kadete mailako talde berria. Kiroldegian estreinatuko da gaur, 16:30etan, Amenabar Bren kontra. Infantil mutilek, berriz, triangularra jokatuko dute 10:00etan, Ereintzako bi talderen kontra. Bestalde, urriaren 22an bazkari bat egingo dute, talde guztiak aurkezteko, eta sorpresa ugari izango dira bazkalostean. Apuntatzeko, urriaren 9ra arte dago epea: kiroldegiko arduradunei esan, edo hernanieskubaloia@gmail.com.