Futbol eskola eta Kirol Txokoan izena emandako haurren gurasoekin bilerak egingo dira gaur, Zubipen: 17:00etan, 2009-2010ean jaiotakoenekin; 17:30etan, 2007-2008koenekin; 18:00etan 2006koenekin; eta 18:30etan 2005eko neskenekin. Astelehenean, berriz, 17:00etan futbol eskolako saio berezia izango da Zubipen, eta 18:00etan klubeko familia argazkia egingo da Biterin (eguraldi txarrarekin, Zubipen).