«Zuen 3.977 irriek Hernaniko lehen indar politikoa egiten gaituzte»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 30a, 02:00

Herritarrei eskerrak emanez hasi du hauteskunde emai­tzen balorazioa EH Bil­duk, prentsa ohar bidez: «es­ke­rrak Her­na­ni­ko herritarrei, guregan jarri du­zuen konfiantzagatik. Zuen 3.977 irriek Hernaniko lehen in­dar politikoa egiten gaituzte, al­de haun­diarekin, eta gure kon­promisoa da, zuekin batera, pro­zesu independentista ma­r­txan jartzea eta Euskal Herri justuagoa eta bidezkoagoa lortzea». Era berean, eskerrak eman ditu «EH Bilduren mezua zabaltzeko lana egin duten herritar guztiei».

«Ekainetik honuntza, 1.100 boto irabazi ditugu Hernanin»
Hain zuzen, «igandeko emai­tzak denon lanari esker lortu» dituztela azaldu du, eta hobekuntza nabaritu dela.
«Azpimarratu nahi dugu EH Bilduk berreskuratu duen gorako joera. Ekainetik honuntza 1.100 boto irabazi ditugu Her­nanin, eta ehunekotan 13 puntu igo ditugu botoen %43 pasata. Hiru hilabete eskasetan ezker soberanistaren proiektu politikoa berrindartzea lortu dugu, eta nola gainera!». Era berean, emaitza orokorren balorazio positiboa egin du: «Erkidegora begira ere, guztira 70.000 boto berreskuratu ditugu, eta bigarren indar politikoa gara, alde haundiarekin».

Kezka, baina ilusioa
Bestalde, «PNVren garaipena haundia eta oso zabala» izan dela azaldu du EH Bilduk, eta «gorakada kezkarekin» ikusten dute, «eskubiaren eta autonomismo hutsalaren garaipena suposatu dezakeelako».
Baina horren aurrean, «erabakitzeko eskubidearen alde, eredu sozial berri baten alde eta benetako bake justuago baten alde indarrak biltzen» saiatuko direla dio. «Igandeko argazkiak erakutsi du ezker independentista indartsu dagoela, ilusioa duela, proiektu eta ekipo ezinhobea dituela, beraz, denok lanera. Dena dugu irabazteko eta Euskal Herria libre, independiente, eta justoa lortuko dugu. Hemen eta orain, posiblea da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!