Denboraldi honetarako berrikuntza berezia prestatu du Hernaniko Gimnasia Klubak; gimnasia akrobatikorako taldea sortu nahi du. Ostiraletan izango da, urriaren 14an hasita, 17:00etatik 18:00etara.
Modalitate honetan giza piramideak eta akrobaziak lantzen dira besteak beste, eta neska eta mutilei irekitako deialdia bada ere, mutilei dei berezia egin diete.
Izenematea irekita dago: hernanigee@hotmail.com edo 688 688 444, eta informazioa, www.hernanigimnasia.com.