Madalen jaiak gaurtik, Lizeaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 30a, 02:00

Urumea eskolako obra medio, atzeratu egin dira Madalen jai­ak, baina festa go­go­rik ez dute falta Lizeagako au­zotarrek, eta gaur, 18:00etan txupinazoa botatzean hasita, denetik izango da, igandera arte.
Hain zuzen, puzgarriak, Bu­bble Games eta aurpegia mar­gotzeko tailerra izango dira gaur, eta gaueko 22:30etan, tute txapelketa, Aitan-Etxen.

Bilerak, asteburuan
Bestalde, auzotarrak biltzeko garai ona izan daitekeenez, Li­ze­aga 3.0 parte-hartze proze­su­ko bilerak egingo dira Uru­meako jolastokian; bihar 19:00etan eta etzi, 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!