Gernikara autobusa, iganderako

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 29a, 02:00

Hernaniko Ohorezko Mailako taldeak Gernikaren kontra jokatuko du igandean, 12:00etan, denboraldiko hirugarren jardunaldian, eta eskertuko du zaleen babesa. Horregatik, autobusa aterako da Hernanitik goizeko 10:00etan; txartelak salgai daude, Zintzarrin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!