Albokarien Hernaniko XXIII. Topaketa egingo da ostiraletik larunbatera, eta urtero bezala, Euskal Herri osoko albokari, pandero-jole eta albokazaleak elkartuko dira herrian.
Topaketari hasiera emateko, kontzertu berezia izango da ostiralean.
Griffin eta lagunak, ostiralean
Irlandar jatorriko hernaniarra da Alan Griffin, eta Halfway to Hell-Albokarako 333 doinu liburua kaleratu du aurten. Lan horretan oinarrituta, kontzertu berezia emango du hainbat lagunekin, ostiralean, 19:30etan Biterin.
Larunbatean, topaketa
Egun haundia, berriz, larunbata izango da. Goizeko 10:30etan elkartuko dira albokazaleak, eta 11:00etan Alan Griffinen liburua aurkeztuko da Milagrosan. Segidan, eta egun osoan zehar, alboka doinuak nagusituko dira kalean.