Obrak medio atzeratu egin behar izan badituzte ere, Gibelalde auzo elkarteak majo egin du lan, eta guztia prest daukate asteburuan Madalen jaiak ospatzeko. Ostiraletik igandera bitartean denetik izango da: umeentzako jolasak, herri-kirolak auzotarren artean, musika, sagardo dastaketa...
Txartelak eta izenemateak
Guztia prest dagoenez, izenemateak ere ireki dira mus, tute eta poker txapelketetarako. Era berean, herri-bazkarirako txartelak salgai daude, eta kamiseta eta zapiak, berriz, gaur eta bihar erosi ahal izango dira, 19:00-20:30.
IRAILAK 30, OSTIRALA
18:00 Txupinazoa.
18:05 Puzgarriak eta Bubble Games eta aurpegiak margotzeko tailerra.
22:30 Tute Txapelketa Aitan-Etxe tabernan (izenematea irekita, txapelketa hasi baino 10 minutu lehenagora arte).
URRIAK 1, LARUNBATA
10:00 Marrazki lehiaketa (gaia: auzoa), eta umeentzako jolasak eta hamaiketakoa.
12:00 Herri-kirolak auzotarren artean.
16:00 Mus Txapelketa Lizeaga tabernan (izenematea irekita).
16:30 Kantu-jolasak.
18:00 Nahi den erako tortilla lehiaketan parte hartzeko ordu-muga. Guztiek izango dute saria.
18:30 Toka eta bote txapelketak.
19:15 Sagardo dastaketa eta trikitixa.
21:30 Koadrillen afaria (afaria norberak eramanda).
23:00 Poker txapelketa Pacheco tabernan (izenematea irekita).
23:30 Musika, Boss Music DJarekin.
URRIAK 2, IGANDEA
11:00 Adinekoiei omenaldia Sandiusterrin.
12:00 Buruhaundiak eta herri-poteoa Kolpezblay batukadarekin.
14:30 Herri bazkaria (txartelak salgai 10 eurotan, Bodega Riojana, Aitan-Etxe, Pacheco, Lizarra eta Lizeaga tabernetan).
16:00 Burbuilak eta puxikaflexia umeentzat.
17:15 Musika Jon Urbieta DJarekin.
20:00 Jaien bukaera.
LIZEAGA 3.0
Bi zita, asteburuan
Lizeaga 3.0 parte-hartze prozesu bat da, «bertako bizilagunen artean auzoaren hobekuntzarako etorkizun bideragarria definitzeko helburua» duena.
Epe ertain eta luzeko eraldaketa estrategiak pentsatu eta ekintzak zehaztu nahi dituzte, eta bi zita jarri dira, festak aprobetxatuta; larunbatean, 19:00etan eta igandean 12:00etan, Urumean.