Sagardogileak hasi dira datorren urteko uzta prestatzen, eta hori ospatzeko, hamaseigarren Sagar Uzta Jaia ospatu zuten astigartarrek asteburuan.
«Harrera bikaina»
Sagardoetxeak jakinarazi duenez, «harrera bikaina izan dute XVIgarren Sagar Uzta 2016 ospatzeko antolatutako jarduerek». Besteak beste egin zituzten: tailerrak, argazki rallya, 12 sagardotegien sagardo dastaketa... eta zuzenean ikusi ahal izan zen muztioaren usadiozko elaborazio prozesua.
Horrez gain, VIIIgarren Kizki Egunean 527 kizki-lagun elkartzea lortu zuten, une berean kizkiarekin sagarrak jasotzen. Kopuru garrantzitsua da, orain arte lortutako marka hoberena.
Bestalde, herrien arteko marmitako lehiaketa ere oso arrakastatsua izan zen, eta Goizuetako herritarrak izan ziren garaileak.