Euskaldunaren aurka berdinketa, moreek

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 28a, 02:00

Andoainen jokatu zuten Erre­­gional Preferente maila­ko mutilek larunbatean, Eus­kaldunaren aurka, eta ber­dinduta bukatu zen nor­gehi­agoka, golik gabe (0-0). Dena den, Mundarrokoen jokoa hobetu izanaren sentsazio­arekin joan ziren etxera.

Aurreneko zatia, gol aukerarik gabe
Aurreneko zatia gorabehera gutxirekin gauzatu zuten mo­reek: jokoan nagusita­suna zuten, egindako presio­agatik, baina ez zuten gol au­kera haundirik izan, azken pasean ez baitzuten asma­tu.

Atsedenetik bueltan, zertxobait gehiago
Bigarren zatian, aldiz, gol aukerak areagotu ziren, biga­rren zatian sartu ziren Guti eta Beñati esker, batez ere. De­na den ez zuten sartzea lortu, eta bukaera­rako, etxe­koen esku geratu ziren gola sartzeko aukerak.

Bigarren taldeak, galdu
Erregionalen bigarren talde­ak, aldiz, 1-2 galdu zuen Irauli taldearen aurka. Hala ere, partidu ona egin zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!