EH Bildu, alderdi bozkatuena Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 28a, 02:00

Eusko Legebiltzarrerako di­pu­tatuak aukeratzeko boz­ka­tu zuten astigartarrek igan­de­an. EH Bildu izan zen alderdi bokatuena zita hone­tan, 2012an, aurreko hautes­kundeetan, bezalaxe. Botoen %37,44a eskuratu zi­tu­en, due­la lau urte baino 7 boto gutxiago. 
2012ko hauteskundeetan bezala, EAJ izan zen bigarren indarra Astigarragan, botoen %32,95arekin (2012an %35,78a lortu zuen).
Elkarrekin Podemos in–dar­tsu sartu zen Espainiako Parlamenturako hautes­kun­deetan, baina oraingo hone­tan, ez da hala izan. Hiru­garren indarra izan da oraingo honetan koalizio mo­rea, 437 botorekin (%17,22). 
Aurreneko biak baino boto gehiago galdu ditu, ordea, PSE-EEk. 147 boto izan zituen alderdi sozialistak, %5,79a, duela lau urte baino 105 boto gutxiago. Bestalde, PPk ere zertxobait jaitsi zuen, 13 boto (aurten 94 eskuratu ditu, %3,70a), baina ez hainbeste.
Azkenik, beste bost alder­dik ere hainbat boto jaso zi­tuzten igandeko zitan: 23 Ciudadanosek (%1,26), 20 boto PACMA/ATTKAA koalizioak (%0,78), 11 Recortes Cero-GVk (0,43), 7 Ganemos: Si Se Puedek (%0,27), eta Partido Familia y Vidak, 3 boto (%0,11). 
Horrez gain, 14 boto txuri ere izan ziren (%55), baita 8 baliogabezko edo nulo ere (%0,31).

Partehartzeari dagokionez, %58,92ak eman zuen botoa, eta %41,08a abstenitu egin zen.

Erroldak, gora; partehartzeak, behera
Partehartzeari dagokionez, 4.343 astigartar zeuden botoa ematera dei­tuta, 2012ko hau­tes­kundeetan baino 532 hau­tesle gehiago. Horietatik, %58,92a gerturatu zen hautes­lekura, hau da, 2.559 herri­ta­rrek eman zuen botoa igan­dean. Eta %41,08a abstenitu egin zen. 
2012ko hauteskundeetan, aldiz, %63,45ak bozkatu zuen, eta %36,55a ez zen hau­tes­lekura joan. Beraz, erroldaren igoe­raren ondo­rioz, boto gehi­ago egon ziren arren, parte­hartzeak behera egin zuen, orokorrean. 

Gipuzkoan eta Hego Euskal Herrian EAJ izan da nagusi, 29 eserlekurekin.

EAJ nagusi, Gipuzkoan eta Hego Euskal Herrian
Astigarragan EH Bildu nagu­situ bada ere, Gipuz­koan, baita Hego Euskal Herri­an ere, EAJ izan da al­derdi bozkatuena. Hortaz, Eusko Legebiltzarrean, 27 eserleku izatetik, 29 izatera pasa dira. 
Behera egin du, ordea, EH Bilduren eserlekuen kopuru­ak, hala, 21 izatetik 17 izatera pasa dira. Legebiltzarreko irugarren alderdia da, he­men­­dik aurrera, Elkarrekin Pode­mos, 11 eserlekurekin. 
Eta horren ondoren dau­de, PSE-EE, 9 eserle­kurekin (aurreko hauteskundeetatik zazpi eserleku galdu ditu), eta Alderdi Popula­rra, ko­puru berdinarekin, aurre­koan baino eserleku bat gutxi­ago­rekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!