Udalak jakinarazi duenez, herriko trafikoan aldaketak izango dira gaur Donostia eta Tranbia ibilbideen arteko rotondako asfaltatze lanak direla eta. Hortaz, Alde Zaharreko eta Santio Zaharreko bizilagunek, Kale Nagusitik egingo dituzte sarrera-irteerak gaur gaueko 23:00etatik, bihar goizeko 06:30ak arte.