Hainbat aldaketa egin ditu Norberto Almandoz musika eskolak komunikazioaren alorrean, eta horiek aurkezteko zita jarri dute biharko. Iluntzeko 20:00etan izango da musika eskolako areto nagusian, eta bertan azalduko dira, besteak beste, web orri berria, sare sozialetako agerpena eta komunikazio bide berriak.