Baimena jaso zain zeuden larunbatean oraindik, Goizuetan eta Aranon, ehiza denboraldiari hasiera emateko. Kotoen adjudikazio eskaera egin beharrak eta Nafarroako Gobernuan izandako aldaketek atzeratu egin dute guztia, baina larunbat eguerdian bertan jaso zuten baimena, eta beraz, ireki da ehiza denboraldia.