Oporraldi garaian ere lanean ibili dira Umore Ona elkarteko pilotari goizuetarrak, eta ez dute ez, lan makala egin!
Azken bi asteburuetan hiru final jokatu dituzte, eta baita txapelak etxera ekarri ere.
Hiru final, eta bi txapela
Finaletako bat Zumaiako Dinastia Etxabeko Txapelketakoa izan zen, abuztuaren 25ean jokatua. Hogehita hiru urtez azpikoen kategorian jokatu zuen Iker Salaberriak, Ataungo Ibai Arratibelekin batean, eta 22 eta 15 irabazi zieten Larrañaga eta Otaduiri.
Hurrengo zita abuztuaren 28an izan zuten Umore Onakoek, Donostiako Antiguoko finalean. Iker Salaberriak, Iruñeako Josu Ezkirozekin, oraingoan ezin izan zuen garaipena lortu; 15 eta 22 galdu zuten Zubizarreta eta Salaberriren kontra.
Aizkorbe eta Apezetxeak Gartzaronen joktauko dute bihar goziean.
Azken zita, berriz, Antton Apezetxearena izan zen. Lehengo igandean, irailaren 4an jokatu zuen Amezketan, Josean Tolosa Txapelketan, eta 18 eta 15 irabazi zion Iruñeako Matari. Goizuetarra pozik ageri zen txapela janztean, Josean Tolosa bera eta Jokin Altuna, hau ere pilotari amezketarra, ondoan zituela.
Hurrengo zita, bihar goizean
Orain arte egindako lanari segida emanez, jokatzen segiko dute pilotari goizuetarrek.
Bihar izanen dute hurrengo zita: Aizkorbe eta Apezetxeak Gartzaronen jokatuko dute 10:00etan, kadete mailan, Zumaiaren kontra.