Burgostik Pasaiara iritsiko dira gaur idi eta gurdiak, Hernani eta Astigarraga pasata

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Abuztuan atera ziren Bur­go­seko Quin­tanar de la Sierra herritik lau gurdiak, bakoitza bina idi eta behi menditarrek tirata. 18 etapatan, Pa­saia­ko Albaola Itsas Kultur Fak­toriara iristea dute helburu, bertan, garai hartako teknikak erabiliz eraikitzen ari diren XVI. mendeko baleontzirako alkitrana eta bikea eramateko.
Atzo, 10:20 aldean iritsi ziren Hernanira, Portu auzora, Urnietatik, eta hainbat herritar bildu ziren ikusmiran; baita Urumea ikastolako ikasleak ere. Astigarragara egin zuen gero, eta Ergobian harrera egin zien Zorione Etxezarraga alkateordeak. Lizeaga sagardotegian bukatu zuten atzoko eta­pa, eta gaur iritsiko dira Pa­sa­ia­­­ra, Donostia osoa zeharkatu ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!