Urriko ikastaroetan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 28a, 02:00

Astelehenetik ostiralera irekitzen da Biterin KZ Gunea, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00e­tatik 20:00etara, eta hilero an­tolatzen ditu ikastaroak: urri­an zortzi, eta izena eman daiteke, tutor.hernani@kzgunea.net  edo 943 02 36 50 telefonoan.

Lau ikastaro presentzial, eta lau urrutiko
Ikastaro presentzialak lau izango dira: urriaren 3tik 14ra, 18:00etatik 20:00etara eta euskeraz, Irudia; eta 09:00etatik 11:00etara, gaztelaniaz, Google Apps. Urriaren 17tik 28ra, be­rriz, 09:00etatik 11:00etara eta euskeraz, Internet KZgu­nea, eta 18:00etatik 20:00etara euskeraz, Ofimatika.
Bestalde, urrutiko ikastaroak izango dira: sare sozialak, google aplikazioak, instagram eta salerosketak interneten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!